2009/11/01

GAZTE SORKUNTZARAKO IRIZPIDEAK

Gazte sortzailea, ikus-entzunezko bat sortzen duen pertsona orori deitzen diogu; musikari(bakarlari zein talde), bertsolari, zinegile, argazkilari, idazle, antzerki-talde, klown-ak, DJ-ak, bideojockey-ak,...
Beraz, gazte sorkuntza beraiek sortutakoari deituko genioke, bai ikuskizun, bai CD, bai liburu, baita DVD-a edota edonolako erakustaldi izan daitezkeenak ere.


HAUEK IZANGO DIRA GAZTE SORKUNTZAKO IRIZPIDEAK


1. Gazte sortzaileen funtzionamendua kolektiboa izango da, non era asanbleario baten funtzionatuko den.

2. Sortzaileen artean hartu-emanak sustatzeko, komunikaziorako eta eztabaidarako gunea izango da.

3. S.G.A.E-rekin eta beraiekin elkarlanean aritzen diren diskoetxeekin, argitaletzeekin zein produktoreekin ezin izango da inongo harremanik izan.

4. Fama eta diru saria topatzen ez duten musikari(bakarlari zein talde), bertsolari, zinegile, argazkilari, idazle, antzerki-talde, klown-ak, DJ-ak, bideojockey-ak etabar topatuko ditugu Gazte Sorkuntzan.

5. Katxe desproportzinatuak ez dira onartuko,honela gastuen araberakoak izango dira.(Adibidez musika talde baten kasuan; Cd-aren kaleratzeak, ikuskizunetarako desplazamendua,...)

6. Gazte sortzaileak ez du izango adin mugarik eta irizpide hauekin bat eginez gero eta bide berriak eraikiz, autogestioan sinisten baduzue, anima zaitezte eta gurekin harremanetan jarri:

gaztesorkuntza@gmail.com

2009/10/31